XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isturitzekoa gaurko txistuen abiapuntu izan ala ez, dakiguna zera da, bere musika belaunaldi askotako euskaldunek entzun dutela.

Herri txikietan jo izan da normalean, baserritar antzinako kultura eta ohitura zaharrak, kasu batzuetan kristautasun aurreko kultura eta sinismenak mantentzen diren inguru horietan.

Dokumentu zaharretan ikus dezakegunez, txistularia bere inguruko gizartearekin erabat lotua zegoen eta bere musikarekin parte hartzen zuen herriaren bizian; lana, festa, dantza, ospakizun sozial, e.a.-en inguruko ekintzetan (A. Donostia, Instrumentos Musicales....):

Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistuarekin aritzen zen txistularia arrantzaleei abisatzen.

Oiartzungo herrian, 1749. urtean txistulariek jotzen zuten pelota frontoia eraikitzen ari ziren langileak beraien eginbeharrean animatzeko.

Lekeition, 1573. urtean bederatzi hilabeteko izurria jasan zuten eta txistulari bat kontratatu bere musikarekin herriaren mina, goibeltasuna eta kezka xamurtzeko.

Ezteietan, ezkonberriak bizi behar zuten etxera arreoarekin egiten zuten karriketan, txistularia joaten zen komitibaren aurretik.

Halako adibide asko aipatu genezake txistulariaren funtzio eta egoera soziala nolakoa izan den ezagutzeko.

Baina dena ez da beti gozoa izan txistularientzat.

Gaur egun Eliza eta erakunde ofizialekin gehienetan harreman onak badituzte ere, historian zehar txistulari hauek marjinazio latza jasan dute askotan, hauek ibiltzen baitziren zenbait dantza, ekintza (askotan paganoak kontsideratuak) eta ohitura zaharretan partaide eta buruzagi gisa.

Hona hemen historian zehar azaltzen diren adibide batzuk (gehienak A. Donostiak idatzitako Instrumentos Musicales ... liburutik hartuak:

Aitortzerakoan, txistulariaren txistu eta danbolina erre egin behar izan zituztela barkamena lortu ahal izateko:

La desconsideración social del tamborilero llegó a extenderse a sus familias. Así, sabemos que una vez se negó la comunión a un hijo de tamborilero.